Helburua: Euskal Herriko kultura tradizionalarekin bat egin eta herrian dantzatzen ziren euskal dantzak berreskuratzeko helburuarekin sortua, beste hainbat euskal dantza ikasi, eta herritik kanpora zenbait emanaldietan parte hartzeko asmoa bete du taldeak.
Sorrera: lehenengo emanaldia 1976eko uztailaren 25ean izan zen, hogei bikotek Aurreskua dantzatuz. Dantza, bi mailatan irakasten hasi zen, lau urtetik aurrerako haurrak, eta bestetik gazteak. Eskolak, Donostia inguruko lau dantza talderen ahaleginak batuta, Oinatz koordinadora sortu zuen. Euskal dantzei buruz dauden kriterio desberdinak batu, eta dantzekiko zaletasuna eta dantzak erakusteko asmoarekin.
Jarduera nagusiak Astigar dantza taldeko haurrak, parte hartu zuten Argia dantza taldearen zenbait ikuskizunetan. Herrian, Dantzari Txiki egunak antolatu izan dira eta, Euskal IƱauteriak antolatu ere urtez urte.