BLOGA

8.000 BIZTANLE INGURU

Populazioaren hazkunde txikiago izan dugu azken urtearekin alderatuta, alegia, 44 biztanle berri gehitu dira gure udalerriko erroldan.
Guztira 7.848 biztanle gara eta orokorrean adin-talde bakoitzak mantendu du, bere ordezkaritzako bataz besteko ehunekoa. Datu esanguratsu gisa, herritarron % 67a 30 urtetik gorakoa da.

Generoaren aldetik, emakumeen eta gizonen kopurua ea ea berdina da, hots, emakumeak
% 49,4 ( 3.875) eta gizonak % 50,6 (3.973)

Informazio hau prestatzea posible izan dugu Udalak, urtero bezala, Aldizkari herrikoi honi eskaintzen dizkigun errolda datuei esker.