BLOGA

«ASTIGARRAGAN EUSKARAZ» TALDEA EGITURATZEKO 3 SAIO IREKI

ASTIGARRAGAN EUSKARAZ izeneko euskara TALDEA SORTU BERRI DA herrian. Taldearen izaera, helburuak eta hildo nagusiak zehazteko, lehenik eta behin, hausnarketa prozesu bat jarriko da martxan. Prozesu hori burutzeko, 3 saio ireki antolatu dira, guztiak astelehenetan:

LEHEN BI SAIOAK arratsaldeko 18:30ean izango dira eta AZKENA 18:00etan, Erribera kulturguneko sotoko bilera gelan, izango dira.
Astigarraga euskaldun bat lortzeko bidean, beste eragileak bezala, herriko elkarteak ere giltzarri direnez, saio hauetara etortzeko gonbita luzatzen dute antolatzaileek.