Bada literatura sortzeko zaletasuna Astigarragako gazteen artean ere.
Istorioak kontatzeko gogoz daude. Badute sormena. Badute zer kontatua.
Hala erakutsi izan digute urtetik urtera, eta hala kontatu izan dugu aldizkarian ere.
Sormenak ez du etenik.
Aipatzekoa eta eskertzekoa da Arantzazuko Ama BHIko irakasleek arlo horretan ere egiten duten eragile-lana, eta guztion arteko lan horren ondorioak dira jasotzen diren emaitzak.
Aurten ere, badugu zer aipatua. Lehiaketara aurkeztutako 1.273 lanen artean 23 lanek jaso dute saria eta 21ek aipamen berezia. Horietatik 6, astigartar gazteek jaso dituzte.
Zorionak parte hartzaile guztioi.
Segi dezazuela zuen sormenari bidea egiten!!