BLOGA

GURE IZARRAREN 100. URTEURRENAZ LIBURU AURKEZPENA

Uztailaren 20an, Santio jaien bezperan, Gure Izarra Elkartearen 100. urteurrenaz egindako liburua aurkeztu zen.
Bertan liburuaren egilea Lourdes Odriozolak edukiari buruzko azalpen zehatzak eta bitxiak eman zituen.
Ramon Santxek ekitaldiari hasiera eman zion eta jarraian egungo elkarteko lehendakaria Juanra Barrenak eskerrak luzatu zizkien Lourdesi, Xabier Urdangarin alkateari eta baita Ramoni.
Ondoren alkateak liburu horren garrantzia Astigarragako historiarako goraipatu zuen. Eta Gure Izarra elkartearen ibilbide historikoa ere nabarmendu zuen, behin eta berriro, Lourdesek.
Aurkezpena oso herrikoia suertatu zen, izan ere, liburuko protagonistek, lekukoek eta herritarrek bat egin zuten.