Ale berri honekin, dagoeneko 1.000 artikulu argitaratu dira, eta guztiak herritarren eskura daude.
Musikaren bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera sakon aztertu dituzte musikarekin zerikusia duten talde, erakunde eta pertsonek. Hori guztia, beraien ekarpenen eta joan den maiatzaren 20an Murgia Jauregian egindako hausnarketa-saioaren bidez. Musika balio kulturaltzat hartuz, aldizkariaren gai nagusi gisa proposatu dugu, bai idatziz, bai ikus-entzunezkoetan.