BLOGA

HERRITAR BERRIAK, komunitatea egiten

ENEKO Areizaga

Astigarraga aldizkaria udalerriaren bilakaera soziokulturalarekiko sentikorra da, eta gure nortasuna eta bizikidetza eraikitzeko ekarpenak egiteko interesa erakusten du.

Horrela, eta bizilagun berriak hainbeste ugaritu eta etorri direla ikusita, solasaldi interesgarria izan dugu bi pertsonarekin, Eneko eta Karmele, komunitate-sentimenduaren eta gure herriko bizitzan parte hartzearen ereduzko adibide baitira.

Horregatik, gure ustez interesgarria da ilusio handiz helarazi dizkiguten ekarpenak eta iritziak zabaltzea.

Mila esker!

KARMELE Diaz