BLOGA

TXIRRISKLAko txistulariek 50 urte!

Astigarragako Txirriskla elkarteko txistulariek beren 50 urteko jarduna eta Santa Zezilia eguna ospatzeko antolatutako emanaldian 35 txistularik, hainbat musikarik, Astigarragako abesbatzek eta dantza taldeak parte hartuko dute.
Azaroak 27 igandea – 12:45
Erribera kulturguneko ataria
………………………………………………………….

Gonbidatu nahi zaituztegu, gurekin 50. urte hau elkarrekin ospatzera!!!

Elkarte sorrera

50 urtez, Astigartarrak herrian txistua jotzen. Izan ere, 1973ko uztailetik hona, hala izan baita. Etenik gabe aritu dira bertako herritarrak kaleak musikaz alaitzen.

Juanito Abarrategi erremontista profesionalari egindako omenaldian jo zuten herrian estreinekoz.

Tartean Miel Joxe Astarbe Huarte zegoen, gaur egun taldean sendo jarraitzen duena. Miel Joxeren egitekoak eragin haundia izan du herrian txistulari taldea izateko eta mantentzeko.

Kontzertu partaideak

Ekitaldian Pasaiko, Berako, Hernaniko, Donostialdeko eta beste zenbait txistulariren laguntzaz, Txirriskla astigarragako txistulariek kontzertua eskeiniko dugu.

Txistulari lagunez gain, hain garrantzitsua izan den eta den Astigar dantza taldeak ere parte hartuko du. Baita herriko Aiztondo eta Eragiyok abesbatzek, herriko erraldoiek, metal boskoteak, eta bestelako musikariek ere.

Errepertorio zabala

Denetik entzuteko eta ikusteko aukera izango duzue. Kantu ezagunak, talde osoak jotako kantak, bakarkako lanak, denek elkarrekin kantatu ahal izango ditugunak, Astigarragarekin harreman berezia dutenak…ez aspertzeko moduko kontzertua izango da. Hori guztia, MariJose Gaztelumendiren zuzendaritzapean.

Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu, gurekin 50. urte hau elkarrekin ospatzera.