BLOGA

Aldizkaria HOBETZEKO INKESTA

Inkesta hau landu dugu herritarron iritzia jasotzeko eta bide batez gure aldizkaria hobetzeko.

…………..

ASTIGARRAGA ALDIZKARIA HOBETZEKO INKESTA

Iazko 40. urteurrena ospatzean egin ziren zenbait topaketa eta herritarren nahiz aldizkariko laguntzaileen iritziak jaso ondoren, gure aldizkaria hobetzeko inkesta egitea bidezkoa ikusten zuten herritar askok. Izan ere, azkenekoa egin zenetik hamabi urte pasa eta gero, ez dugu zalantzarik garaia dela gure buruari berriz galdetzeko.

Inkestak zortzi  galdera ditu, eta arlo hauek jorratzen dira bertan: ezagutza, atalik gustukoenak, gaien interesa, aldizkariko atal bakoitzaren balorazioa, zer hobetu eta zer aldatu, gure webgunearen ezagutza eta iritzia nahiz aldizkarian parte hartzeko aukerak.

Herritarrok erantzunak nahiz iritziak emateko, euskarri desberdinak prestatu ditugu: gure webgunean zuzenean betetzea (www.astigar.eus), udal liburutegian paperezko bertsioa osatzea, sare sozialetan zabaltzea, herritarrak kalean bertan erantzutea (inkestatzaileen bitartez) eta herriko elkarteei eta eragileei posta elektronikoz egitea.

Emaitza horiek jaso eta gero azterketa sakona egingo dugu eta bertan jasotzen diren datuak, ekarpenak eta balorazioak aurtengo Astigarraga 2022 aldizkarian zabalduko ditugu.

Tokiko komunikazio baliabide honek herri mailan historiaz, kulturaz nahiz gizarteko gaiez eskaintzen dituen idazlanak herriak berak asko baloratzen dituenez, zuen iritzia ematea eskertuko genizueke.

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK
Astigarragan, 2022ko maiatzaren 16an

Menua