Bloga

MALENEK MARKA HISTORIKOA

Kanako enbor bat ebakitzeko egindako saiakeran (2,5m gerribueltan) Malen Barrenetxea gazteak marka historikoa jarri du, 17 urterekin. Izan ere, enborra mozteko 57 minutu, 37 segundo eta 44 zentesima behar izan zuen bere helburua betetzeko.

Hernanin Zertzena herri kirolak elkarteak antolatutako jaialdian beste partaideen lana era gustukoa izan zuten bertaratutakoek. Maleni egin diogun elkarrizketa osatzeko KRONIKAk zabaldutako bitarteko grafiko batzuk erabili ditugu, eskerrik asko.

ZORIONAK MALEN!