Latxa baserriko Antonio Irastorzarekin eta bere semea Iñakirekin bildu gara aurtengo sagar biltze egoeraz hitz egiteko. Elkarrizketa mamitsu bezain emankorra izan dugu eta sagar ekoizle hauen adierazpenek ez dute hutsik egiten. Izan ere, “kilo bat sagar porru baten prezioa ordaintzen dela” esatea pentsatzeko modukoa da.
Aurten sagar urte eskasa da eta Latxakoek begi bistan daukate: iaz 17.000 kilo sagar bildu zituzten eta aurten 2.000 kilora ez dira iritsiko. Halere itxaropentsuak dira eta sagardogileei eta herriari mezu hau helarazten diete: “Hemen segitzen dugu bata eta bestearen beharrean”
ANIMO ETA EUTSI GOIARI!
