Aldizkari honen 45. alea iristear dago herritarren eskuetara. Izan ere, datorren uztailaren 10ean, ohiko dendetan jartzen ditugun espositoreetatik jaso ahal izango da.
Aurtengo edizioak “Euskara geurea” du izenburu eta gai nagusia. Eta noski, historiaz, kulturaz, herritarrez eta bizitza sozialaz ohiko artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera ezin hobea. Hona hemen artikulu batzuen berri.
Gozatu gurekin!