EHUNDAKA HERRITARREK bere institutua erreklamatzen dute
Ehundaka lagun elkartu dira HERRI ESKOLAko patioan, Hezkuntzari herrian Bigarren Hezkuntza institutua azkarrago martxan jar dezala exijitzeko. Izan ere, etorkizunean herriko 650 gazte eraginda daude proiektu horren gauzapenean.
Astigarragak 8.000 biztanletik gora ditu, eta ez du DBHko zentrorik, eta urtero 75 bat ikaslek Martutenera joan behar izaten dute ikasketak egitera; familiek “jasanezintzat” jotzen dute egoera hori.
EUTSI ESKAERA HORRI!
