Herriko Kale Nagusian Isabel Lopezek utzitako farmazia hartu zuen 1976an Eduardok. Orduez gero, etengabe aritu da herritarrei bere aholku eta laguntza eskaintzen.
Dagoneko 82 urte ditu eta betidanik eskuzabal eta adoretsu izan da bere izaera jardueran zehar.
Aldizkarikook aukera ezin hobea izan dugu berarekin solasaldi mamitsu bezain sakona egiteko, farmazialari lanetaz eta baita herriaren eta herritarron eboluzioaz.
Mila esker Eduardo!
