Astigarragako herria musikari askoren sorlekua izan da historikoki, baita izen handienarena ere, Norberto Almandoz eta Txomin San Sebastianen lekukoa. Ibilbide horretan, txistulariak eta atabalariak musika banda herrikoi etengabea izan dira beti.
Txistulariak herri bizitzako bizkar-hezur eta adierazle esanguratsuenak dira. Izan ere, herriko elkarte, talde eta ekintza gehienekin bat egiten dute.
Aurreko jarduerez gain, txistulariek iganderoko dianak dituzte topaketarik arduratsuena eta sentikorrena, bai musika aldetik eta baita dedikazio porrokatuaren aldetik. Eta horretan esan beharra dago: “txistularien dianarik gabe, ez ginateke Astigarraga izango”.
“Dianak”etan musikari hauek dituzten balio eta entreguaren inguruan Txirrisklak sortutako ikus-entzunezkoa ikusteko aukera ezin hobea dugu astigartarrok datorren ostiralean. Emanaldia, hilaren 23an, arratsaldeko19:00etan, Erribera kulturgunean izango da.
