Bloga

ASTIGARRAGA 2025 ALDIZKARIA ETA ASTIGAR 50 URTEKO BIDEOA 11n ZABALDUKO DIRA!

ASTIGAR ELKARTEAREN ALDIZKARIA ETA 50 URTEURRENAZ BIDEOAREN AURKEZPENA UZTAILAREN 11N, ERRIBERAN

Datorren uztailaren 11n, ostirala, ASTIGARRAGA 2025 aldizkaria eta Astigar Elkartearen sorreraren 50. urteurrenari buruzko dokumentala aurkeztuko dira jendaurrean.

Aurtengo aldizkaria, alegia 44.a, 84 orriko ale berezian osatu da eta bertan Astigar elkartearen ibilbide historikoa jasotzen da, besteak beste. Ikus-entzunezkoak berriz elkartearen hastapenetako testuinguru soziokulturala, legeztatzeko zailtasunak, etapak, herriaren bizitzan izandako lorpen esanguratsuenak biltzen ditu

Ekitaldia Erribera kulturgunean izango da, 19:00etan, eta sarrera doan izango da.

ASTIGARRAGA 2025 Aldizkaria
Astigar elkartearen 50. urteurrenaz

ASTIGAR elkartearen 50. urteurrena da Astigarraga 2025 aldizkariaren
aurtengo edizioko gai nagusia

Elkarte honen historia sakon jorratu da, honakoak jasoz: bere hastapenetako testuinguru soziokulturala, legeztatzeko zailtasunak, etapak, herriaren bizitzan izandako lorpen esanguratsuenak eta herri mugimenduaren indarrarekin batera bere eslogana (50 urte euskal kulturaren alde!) errealitate bihurtzen duen herritar askoren testigantzak.

Edizio berezi honek 84 orrialde ditu, eta horietatik 22 Astigarraren historiari buruzkoak dira, gure herriaren historiarekin eta bizitza sozialarekin lotutako artikulu garrantzitsuekin batera. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, udal liburutegiaren jarduera handia, gure osasun arloko profesionalen solasaldia, ibai parkean ditugun urmaelak eta putzuak sustatzeko jarduna, kultur etxe zaharrean gaztegunea sortzeko hausnarketa eta proposamena, Umako azokagunea eraikitzeko proposamena eta gure abizen ospetsuenen historia.