Astigarragako Gaztelekua 1999an sortu zen, Udalak herriko nerabeen giza-balio eta horrekiko jarduerak sustatzeko. Hasierako kale heziketatik beste urratsetara pasa zen, baita bilgune desberdinetan egindako ibilbidea ere.
Azkeneko lau urteotan kultur etxe zaharrean finkatuta dauka bere egoitza Gaztelekuak eta bertan gauzatzen ditu jarduera gehienak asteburuetan nahiz eta asteartetik igandera ateak zabaldu. Giza heziketa langintza horretan bost hezitzaile aritzen dira bidelagun gisa.
Jarduerak eta ekintza hileko agenda batean bildu ohi dituzten eta aktibitate nagusiak honako hauek dira: eskulanak, sukaldaritza, mahai jolasak, txapelketak
Nerabeen presentzia eta partehartzea, bataz beste, 300 nerabeena da hilean eta urtean 500 inguru. Baliabide soziokultural honetara gerturatzen diren nerabeak 12-17 urtekoak dira.
Herrian 0-18 urte bitartean bizi diren 1863 haur eta nerabe kontutan hartuta, premiazkoa da Gaztelekuaren eta horren inguruko jarduerez ardurak hartzea. Ildo horretatik, Udalak eta tokiko eragileek bat egiten Geriza plataforma sortu berria dute, alegia, haurren eta nerabeen ongizatea sustatzeko forua.



Aurreko lerroetan azaldutako informazioa eta zehetasunak biltzeko solasaldi emankorra izan dugu bertakoekin, esaterako, nerabeekin eta hezitzaileekin. Beraz, astigartarrok aukera dugu baliabide horren berri ezagutzeko zabaldutako erreportaje horretan
ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!
Astigarragan, 2026ko urtarrilaren 22an
