Partehartzaile, zabala eta arrakastatsu suertatu zen atzoko sagarraren eguna. Izan ere, gune ezberdinetan egindako ekintzak herritarrentzat gustukoak izan ziren. Sagardoetxeak eta Goldea elkarteak antolatutako Sagar biltzea familiekin eta plazako baserri tolare lanek ikusmin handia sortu zuten bildutako herritar guztiontzat.
Herriko beste elkarte askok beraien ekarpena egin zuten ere, esaterako: Astigar dantza taldea, Txirriskla txistulari taldea, Trikitilariak eta panderoak, N. Almandoz Musika eskola, Zipotza, Gure Izarra, Baratz elkartea, Xagu xar, Mundarro, Astigarte eta beste hainbat laguntzaile.
MILA ESKER ETA
ZORIONAK GUZTIONTZAT!!!