Luisek, 80ko hamarkadaren hasieran, Regina Apostolorum ikastetxeko 8 ikasleko lehen pintura-taldea jarri zuen martxan. Eta hurrengo urteetan, herri osora zabaldu ziren ematen zituen pintura-jarduerak.
40 urte baino gehiago igaro dira Luisek pintura dedikazio oso horretatik, eta bera izan zen Astigarte Elkartearen sortzaileetako bat. Udalerriko erreferente artistiko gisa, bere obra aipagarrienetako batzuk ikusgai ditu udal ekipamenduetan. Lan eredugarria izan da, halaber, herriko kultur bilakaerari buruzko triptikoa egin zuen pandemia garaian. Bertan, herrian kultura sortzeko eta zabaltzeko izan eta diren hiru guneen jarduerak agertzen dira.
Herriarekin erakutsi duen konpromiso pertsonal eta artistikoaren ondorioz, Luisekin elkarrizketa bat izan dugu pinturarekin eta Astigarragako historian egindako ekarpen kulturalarekin zerikusi duten gaietaz.
GOZA EZAZUE!!!
Luis Telleria Garin, 1944an jaio zen Hernanin. Txikitatik izan duen pintura jarduerarekiko zaletasuna bere borondatez herri mailan zabaldu du azken 40 urteotan.
ESKERRIK ASKO LUIS!