Txistu kontzertu bikaina eskaini digute herriko eta eskualdeko beste herrietako txistulariek, Erribera kulturgunean.
50 urteko ekitaldia borobiltzeko Aiztondo eta Eragiyok abesbatzen kantez gozatu ditugu eta baita Astigar Dantza taldearen ekarpen handiarekin ere.
Miel Joxe Astarbe txistulari ezagunari 50 urte hauetan egindako ekarpen emankorraren aitortza egin zaio, herriaren aurrean.
Ondoren, txistulariek, abeslariek, dantzariek eta erraldoiek alaitu dute ekitaldia.