EUSKARALDIA
Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.
ASTIGARRAGAN DAGOENEKO BATZORDE ERAGILEA OSATUTA
Herritarrekin, udal teknikariekin eta ordezkariekin osatua dago Euskaraldiaren batzordea.
Egunotan, maiatzaren 15ean bitartean prestaketa lanei ekingo diete arduradunek eta bertan ere herriko elkarteen izen emate-kanpaina zabalduko dute.
