BLOGA

30.000 ale eta 3.000 erabiltzaile liburutegian

UDAL LIBURUTEGIA arakatzen aritu gara egunotan eta jasotako datuak nahiz ikertu ditugun arloak plazaratzeko prest ditugu ondorengo ataletan. Egiteko hauek posible izan dira bertako Martinen eta Garikoitzen laguntzari esker, liburuzaina eta liburuzain-laguntzailea hurrenez hurren.

DATU OROKORRAK HONAKO HAUEK DIRA:

* Bilduma osoa: 30.855 ale (guztietatik 27.387 liburu dira)

* Erabiltzaile kopurua: 3.029

* Erabiltzaile mota: 2.226 helduak, 792 haurrak eta 11 bestelakoak

* Mailegu kopurua urtean: 13.189 zerbitzu

Liburutegiko datu esanguratsuak Martin Saenz de Urturi liburuzainaren eskutik.

BISITAK
– 2024 urtean zehar 31.779
– Hilabeteetako bataz-bestekoa: 2.763

MAILEGUAK
– 2024 urtean zehar 13.189
– Hilabeteetako bataz-bestekoa: 1.146 inguru

EROSKETAK
– 2024 urtean zehar 468 ale
– Hizkuntzaren arabera: 202 euskaraz eta 266 gaztelaniaz