Astigarragako Emakumeon Etxea sendotzeko eta herritarrengana gerturatzeko
bi saio egin dira joan den irailaren 19an eta 26an.
Emakumeon etxearen sorreratik adostutako oinarriak birpentsatzeko, Etxea sendotzeko eta egindako bidean ikasitakoak konpartitzeko geldialdi bat egin da.
PARTAIDEEK EGINDAKO EKARPENEI BURUZKO GALDERA BATZUK EGIN DIZKIEGU KIDEEI
a) Nolakoa izan da hiru urteetako ibilbidea: alde nabarmenak eta ezkorrak?
Balioan jarri nahi dugu Emakumeon Etxea jendeak osatzen duela…
Asko hazi da proiektua sortu zenetik eta oraindik ere hazten jarraituko du…
b) Hiru urteren ostean egindako hausnarketa saioek zer eman dute? Parte hartzea, talde indartzea, agenda feministaren funtsezko gai zerrenda (ahalduntzea, zaintza lanak…) Konklusiorik?
Hausnarketa saioak batez ere etxearekiko dauden inpresio eta uste faltsuak mahai gaineratu ditu. Oraindik herritar askok ez dakite zertarako den eta zer egiten den Emakumeon Etxean eta gure agendan erronka hau birkokatzeko beharra sumatu dugu…
c) Zein da zuentzako gaur egungo lerro estrategikoa edo nagusia emakumearen ahalduntzean?
Emakumeen ahalduntze prozesua indibidualetik kolektibora eramaten saiatzen gara. Indibidualismoa nagusi den gizartean, antolatu eta elkarrekin borrokatu behar dugu…
d) Zuek eskaintzen duzuen Etxearen gunea nola bizitzen ari da herrian eta zer suposatzen ari da zuen ahalegina Astigarragako emakumeentzat?
Emakumeon Etxea proiektu zabala da, osasun emozionalari zuzenki loturikoa. Ezinbestekoa da epairik gabeko espazioak sortzea eta esango genuke lortzen dugula…
e) Zer eskatzen diozue herriari: kontzientzia, laguntza, lankidetza, inplikazioa, aske izatea…?
Herriari batez ere aurreiritziak albo batean uztea eskatzen diogu. Etxera beldurrik gabe gerturatzea eta espazioa eta proiektua ezagutzea. Jabekuntza Eskolan eta bestelako ekintzetan parte hartzera ere animatu nahi ditugu, sorpresa ugari jaso baititzakete…