BLOGA

Indarkeria sexista kontrako jardunaldi emankorrak

Indarkeria sexistaren kontrako Matazak elkartearen X. urteurrena ospatu da gure herrian.

Bertan, genero indarkeria eta aniztasun funtzionalaz hamaika ekarpen jaso dira larunbatean egindako jardunaldian. Gaur berriz, “Tu puntada tiene un hilo” lelopean herri askotako herritarrekin tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak egin dira eta guztion topaketak borobildu du ekimen herrikoia.