BLOGA

7.804 BIZTANLE GARA

Biztanleria hazten jarraitzen dugu 2020ko igoera handitik.
Gaur egun 7.804 biztanle gara eta azken urtebetean 85 pertsona berri erroldatu dira.
Biztanle guztien %51 gizonak dira eta %49 emakumeak.

Iazko datuekin alderatuta, adin-tarte guztietan biztanle-portzentaje berberak daude, baina esanguratsua da 0tik 12 urtera bitarteko adin-tartean 1.328 adingabeko izatea.

Atzerritarrak 778 dira dagoeneko, eta erroldatutako biztanleen %10 dira.

Informazio hau, joan den urtarrilaren 10ean, Udalari eskatutako errolda datuei esker prestatu dugu, eta, beraz, eskertzen diogu Aldizkari herrikoi honi egindako ekarpena.