BLOGA

ASTIGARTE elkarteko kideekin solasaldia

ASTIGARTE Elkarteak joan den urtean bere 25. urteurrena ospatu zuen. Ospakizun horen ildotik eta gaur egun egindako artegintzaren inguruan emandako urratsen berri bildu ditugu ikus-entzunezko honetan.
Bertan Idoia Beratarbide eta Rakel Salinas irakasleengandik  adierazpen eta ekarpen sakonak jaso ditugu. Azken eduki hauek eta elkartearen egituraketaren berri emango ditugu aurtengo ASTIGARRAGA 2023 aldizkarian.