BLOGA

Luis Telleria margolariak bere “maisulana” aurkeztu digu triptiko batean

Margolari herrikoia

Joan den otsailaren 25ean Luis Telleria margolari ezagunaren “maisulanaren” aurkezpenean parte hartzeko aukera izan genuen.

Astigarte elkarteko sortzaileetakoak Pandemian (2020an) egindako lanak herri bizitzako hiru sekuentzi esanguratsuak biltzen ditu triptiko batean. Margo bakoitzean ekipamendu soziokultural baten inguruan jasotzen ditu herriko kultur ekintzak eta mota ezberdinetako adierazpenak.

Lan hirukoitza

Lehenengoan, 80 hamarkadaren haseran, Regina Apostolurun ikastetxean egiten ziren herriko jardueren eta zenbait ikurren zehetasunak margotu ditu Luisek.
Bigarrenean, 1991ean inauguratu zen herriko lehen kultur etxean gauzatzen ziren aktibitateen eta herritarrentzako topalekuaren berri jasotzen da margo honetan.
Hirugarrenean, 2019an, martxan jarritako Erribera kulturgunean burutzen diren era askotako ekintzen azalpenak jasoak daude.