BLOGA

ASTIGARTE elkarteak bere ateak zabaldu dizkigu!

Luis Telleria aspaldiko margolariarekin, Astigarte elkartearen sortzaileetako batekin, egin dugun elkarrizketa dela eta, gazte eta helduek egiten duten pintura-jarduera bertatik ikusteko aukera izan dugu Erribera kulturgunean, plastikako gelan.
Saio eta esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzten parte-hartzaileak Idoia eta Rakel dituzte irakasleak eta laguntza teknikoa.

Luisekin egindako elkarrizketa laster gure webgunean zalbalduko dugu. Eta Astigarte elkarteko Idoia eta Rakelen ekarpenak ere jasoko ditugu aurtengo Astigarraga 2023 aldizkarian.

Mila esker herriari egiten diozuen eskaintzagatik!!!