BLOGA

Sagardoaren kultura herrikoia bultzatuz!

Sinetsita gaude, sagardoaren kultura herrikoia sustatzeko esparruan, ekimen ugari egin, egiten eta gauzatuko direla. Hona hemen, jadanik, historia egin duten lauen adibideak.

1986ko martxoaren 1ean, egungo Sagardo plazan, Astigar elkartearen ekimene eta herritarren laguntzaz eraiki zen Sagardoaren Monumentua.

Hona hemen inagurazio-ekitaldiaren bideoa:
https://youtu.be/xcsIpkzWp3M

1989an Gartziategi sagardotegian (Egungo Lizeaga eta Gartziategi sagardotegiak batean zeudenean), Udalak antolatutako 1.go Sagardo Txotx denboraldiaren irekiera-ospakizuna.

2009an, Santa Ana egunean, Goldeak antolatuta, Jose Manuel Sanchez upelgile asturiarrak 10.000 litroko upel bat, taulaz taula, osatu zuen bertan: upel horri Txotx Berri izena jarri zitzaion.

2016ko irailean, Sagar Uztan, Goldearen eskutik, herritarrak aldi berean sagarrak bitzea kizkiaz lortutako errekorra: 527 kizki-lagun.