BLOGA

BASERRITARRAK MINTZO!!!

AEK-k antolatutako Zilegi Eskolako solasaldian, Baserritarren azterlanaren aurkezpena egin zen, joan den martxoaren 30ean eta 31ean. Bertan, gure herriko baserritarrek ikuspuntua, balorazioa eta bestelako adierazpen emankorrak eman zituzten gaiari buruz, bildutakook mezu horiek entzuteko parada ezin hobea izan genuen.

Baserritarren azterlanaren testuingurua Goldeako Antton Arkak eman zuen. Ondoren, txostenaren egileak, Gaizka Irigoienek, edukiak azaldu zituen. Eta jarraian, Lagatxaga baserriko Antonio Irastorzak, Larrabiko Josetxo Urretabizkaiak eta Guardiko Begoña Arbelaitzek baserriaren egoeraz, jarduerez eta etorkizunaz egindako sakoneko adierazpenak biltzen ditugu ikusentzunezko honetan.