BLOGA

BASERRITARREN AZTERKETA sozioekonomikoa 2021 AURKEZPENA

Astigarragako Udalak, 2014an sortu zen “Baserri Mahaia” izenekoan parte hartzen du egun. Bertan, Astigarragako Udalaz gain, herriko baserritarrak, Goldea eta Baratze elkarteak eta hainbat eragile dabiltza lehen sektoreari eta baserritarrei bultzada emateko asmoz.

Mahaiak erabakita 2014an egindako baserritarren inguruko azterketa sozioekonomikoa eguneratu du Astigarragako Gaizka Irigoien nekazal Ingeniariak, 2021eko azaroan. Eguneraketak baserri jarduera dutenez gain historikoki baserri izan direnak ere jaso ditu.

GAIZKA IRIGOIEN, azterketaren egilea

AZTERKETAREN AURKEZPENA, 2022ko otsailaren 15ean

Hona hemen azterketari buruzko PRENTSA OHARRA:

GARRANTZI HANDIKO MEZUA:

Baserriaren balio anitza azpimarratu beharko genuke, izan ere paisaiaren antolakuntzan, ekologian, ondare kultural etnografiko eta kulturalean eta baita  hizkuntzaren kontserbazioan eragin zuzena du.