BLOGA

Gure Aldizkaria zabaldu berri da sare sozialetan

Gure aldizkariaren edukiak ikusgarriago egiteko, Instagrameko sare sozialean kontu bat sortu berri dugu.

Horren bidez, gure 41 aldizkarietan landutako edukien zati bat zabaldu nahi dugu, eta, era berean, herriaren bizitza sozial eta kulturalerako komunikazio-ekimen berriak txertatu.

Jaso dugun erantzuna oso handia izan da, 148 jarraitzaile baititugu, udalerriko 22 erakunde eta elkarteri jarraitzen diegu eta gure argitalpenek herritarren laguntza jasotzen dute.

Mila esker zuen laguntzagatik