BLOGA

Gure Izarrak 100. urteurrena

Aurten GURE IZARRA elkarteak 100 URTE BETE DITU sortu zenetik

Mendeurren horren ospakizunaren inguruan egingo dituzten ekimenen artean, aurtengo jaietako pregoia eta suziriaren jaurtiketa beraien eskutik izango da.
Oroitzapen horrek duen garrantzia ikusita, aurtengo ASTIGARRAGA Aldizkarian elkartearen historiari buruzko artikulu sakona zabalduko dugu.
Tartean, eta AURRERAPEN GISA, Gure izarra elkartean bazkide batzuekin partekatu dugun elkarrizketaz egindako ikus-entzunezkoa txertatzen dugu GURE WEBGUNEAN.

ZORIONAK, 100. URTEURRENEAN!